Txomin Agirre ikastolakoak Poloniako zientzia azokan daude
Ondarroako Txomin Agirre Ikastolako bost ikasle eta bi irakasle Poloniako zientzia azokan parte hartzen ari dira egunotan. Ikastolako arduradunek adierazi dutenez, Bilbon ospatu zen Elhuyar Zientzia Azokatik dator Poloniara joateko aukera.Poloniako azo...
Poloniako azoka etzira arte egingo da, eta horretan, Txomin Agirreko ikasleek Plastikozko Adreiluak proiektua ingelesez aurkeztuko dute. Itsasoan dagoen zaborra hartu dute abiapuntutzat. Zabor gehiena plastikoa zela ikusita, itsasoan jasotako plastikoa batu, eta errefuxiatuen kanpamenduetan etxebizitza duinak egiteko plastikozko adreiluak egitea proposatu dute.
Azokako euskal ordezkari bakarrak izango dira, eta euskal kultura ere aurkeztu beharko dute; besteak beste, abestiak eskaini eta irrintziak botako dituzte.