Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskal etxea (III)

Hasiera baten, jendearen izenak bi osagai zituen:Patronimikoa (aitarena) eta toponimikoa (herriaren edo etxearen erreferentzia egiten zuena.) Araban, batez ere, horren adibide asko ditugu gaur egun. Jendea izendatzeko era hau (Diaz de Zerio, Lope de Ag...

Munitibar
Mutriku
2018/07/20
Hasiera baten, jendearen izenak bi osagai zituen:Patronimikoa (aitarena) eta toponimikoa (herriaren edo etxearen erreferentzia egiten zuena.) Araban, batez ere, horren adibide asko ditugu gaur egun. Jendea izendatzeko era hau (Diaz de Zerio, Lope de Agirre…) orokorra zen garai baten, baina une batetik aurrera, patronimikoa desagertzen da, toponimikoa bakarrik geldituz. Etxea, oinarrizko erakunde bezala, XI eta XV. mendeen artean garatu zela dirudi. Etxea zen eskubideen eta betebeharren subjektua eta bertan bizi zirenek gauzatu behar zituzten. Horrela, etxeak izena behar zuen besteetatik bereizteko eta ondorioz, behin patronimikoaren erabilpena utzirik, jendea deitzeko bertako biztanleei, etxeko izena ematen zitzaien.

Etxeak, bizitokiak, etxetiarrak izendatzea euskal tradizioan ezaugarri nabarmen izan da. Etxe izenak XI. mendetik aurrera azaltzen dira dokumentuetan. Nafarroan, bere erregeen garaian, eskualde guztietako etxeen kontrola zuten zergak biltzeko. Errolda horietan bereizten dira etxe «nobleak», «libreak» eta «maizterrenak».

Etxe nobleak gorteko lehen karguetan zeudenak, erregearengandik hurbil eta hari esker etxe bat nobletzeko ahalmena zutenak ziren. Etxe libreak etxearen jabegoa zuten baserritarrak ziren. Eta maizterrak, etxe noble edo abadia baten menpe zudenak. Elizak,Trentoko Kontzilioa (1545) jarraituz, bataio liburuak sortu zituen. Horietan, jaio berriak inskribatzerakoan, aitaren deitura eta etxe izena agertzen dira. Baina denbora pasa ahala, bata ofiziala bihurtu zen eta bestea herrikoia, guztiek erabiltzen zutena. Zuberoan, «izena» eta «sinadura» bereizten dituzte. Jendeari ematen zaiona, etxearena, «izena» da, eta «sinadura» deitura ofiziala, hain zuzen sinatzeko erabiltzen den elizaren eta administrazioaren liburuetakoa.

Ofizialtasunaren indarra txikia zen XX. mendera arte. Gazte askok, adibidez, ez zuten haien deitura ofiziala ezagutzen administrazioarekin harremana izan arte. Oso ezaguna da, soldaduskarako paperak egiteko udaletxera hurbiltzen zirelarik, gazteek harriduraz ikasten zutela haien ditura ofiziala zein zen. Inork erabiltzen ez zuenez, ez zuten ezagutzen. Etxe izenak, oraindik ere, toki askotan, pisu gehiago du herri mailan, deiturak eta izen ofizialak baino. Gutako askok ezagutuko ditu kasu bat baino gehiago. Herri txikia izanda, denak ezagunak eta kanpotar batek deitura ofizialez bertan bizi den batengatik galdetu eta inork jakin ez nor den. Herri kultura hau, hainbeste dokumentuetan agertzen da. Bertan azaltzen denez, gizon bat ezkontzean, etxearen izena hartzen zuen, berea galduz. Euskal pertsona ospetsu asko ezagunagoak dira etxe izenagatik izen deituragatik baino. Bernart Etxeparek Linguae Vasconum Primitiae euskarazko lehen liburua argitaratu zuen 1545ean, eta berak bere izen deiturak aipatzerakoan, etxeko izena erabili zuen. Pedro Axular Gero liburu ospetsuaren egileak ere Agerre abizena erabili beharrean, Axular jaiotetxearena erabili zuen. Pierra Topet (Etxahun) bertsolaria Barkoxeko Etxahunian jaio zen 1786.urtean. Alaba bati Topet deitura jarri zion ofizialki, baina bigarrenari Etxahun, jaiotetxearena. Ferdinand Aire Etxart (1920-1976) aipatzen badugu, inor gutxik ezagutuko du nor zen.Baina Urepeleko Xalbador bertsolari handia denok ezagutzen dugu. Jose Manuel Lujanbio bertsolaria aipatuz,askok ez dute jakingo nor den, bai aldiz Txirrita badiogu. Bera ez zen baserri horretan jaio, baina bai bizi. Bistan denez, gure usadioko kulturan zerbait ongi baldin bazen jakiten, etxeei izena ematea zen. Gaur egun, aldiz, etxe berrietan ikusten diren izenak euskaraz egonik ere, alde batetik ez dira egokiak pertsona izen moduan erabiltzeko, eta bestetik, maila eskasekoak dira lehenagoko toki izenen dotoreziarekin alderatuz: Bi kabi, Nahi nuena, Gure ametsa, Toki alai, Guk egina…

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.