Mutrikuko Malen jaietako ikurra bihurtu den Bizixo baleari ongietorria eman diote gaur [uztailak 21] mutrikuarrek. Balea jaiei ongietorria ematera etorri da, eta, bide batez, inguruak jai giro alaiaz zipriztintzera.
Balearen ongietorria era berezian egin dute aurten; herriko antzerkizaleek propio egindako antzerkiarekin, hain zuzen. Goiko Plazatik arrantzaleak kalejiran joan dira Intxirrixa arte “munduko sardinarik handienarekin”, eta arrantzaleek hori eskaini diote jaiak igarotzera etorri den baleari. Horren berri emateko, Mutrikuko irratiko bi kazetari ere etorri dira.
Bizixoren kalejira
Ongietorrian beste hainbat herritar ere batu dira, eta trikiti eta pandero joleek lagunduta Beheko Plazaraino joan dira denak kalejiran Bizixo lepo gainean eta Bizixotxo beso artean hartuta.
Gaur, gainera, gazteak euren eguna ospatzen ari dira, kamiseta morea soinean. Bazkalaurretik poteoa egin dute tabernaz taberna, eta ondoren, talde argazkia atera dute dozena kuadrillek batera Beheko Plazan.
Arratsaldean, berriz, jaiei hasiera eman dien itxaplerua bota dute Goiko Plazatik. Eta jarraian, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako kideek kalez kale ibili dira txistulariek lagunduta.
Orduak aurrera joan ahala, musikak eta dantzek bete dituzte Mutrikuko kaleak, eta bertaratu direnek beste ekintzaz gozatzeko aukera izango dute. Hurrengo orduetan, esaterako, Mutrikuarren unekin kutunena iritsiko da: danborrada. Eguna amaitzeko, Emakumiak Batukadan ikusteko aukera ere egongo da.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.