Mikel Iriondo Anakaba ondarrutarrak Santurtziko igeri taldeak antolatzen duen V. Sardina zeharkaldia irabazi zuen zapatuan [uztailak 21]. Ondarrutarrak
38 minutu eta 10 segundo behar izan zituen Sestao eta Santurtzi arteko hiru kilometroak igeri egiteko.
Bere atzetik sailkatu ziren Basauriko Borga Rodrigo Agirre (38.32) eta Santurtziko Iker Agustin Bueso (38:54).
Mikel Iriondo podiumean. Argazkia: Mikel Iriondo