Atheticeko hirugarren taldea Aritz Solabarrieta Arantzamendi ondarrutarraren gidaritzapean ariko da datorren denboraldian. Ondarrutarrak Ander AlaƱa ordezkatu du karguan, eta beste urtebetez Lezaman jarraitzeaz pozik dagoela azpimarratu du. Berarentzako esperientzia berria izango dela dio, eta erronka berriari aurre egiteko gogobeteta dagoela jakitera eman du.
Basconia taldea hirugarren mailan dago, eta maila bera oso zaila dela nabarmendu du. “Lezaman dagoen -eta saltorik zailena hirugarren mailako hau izaten da. Espero dugu gauzak ondo joatea, eta behar den maila ematea”. Taldea laster hasiko da entrenatzen, eta denboraldi berria jokatzen hasteko gogotsu dagoela adierazi du.
Aritz Solabarrieta Basconia taldeagaz batera. Argazkia: C.D. Basconia
2017/2018 denboraldian Athleticeko gazte mailako A taldea entrenatzen aritu da. Taldeagaz oso lan ona egin du Solabarrietak, eta Kopako finalerdiak ere jokatu dituzte, besteak beste. Azken urteotan, bestalde, Athleticeko talde gazteenak entrenatzen aritu da. Txikien eta kadeteen mailetako taldeak ere entrenatu ditu Lezaman.
Jokalari modura ere eskarmentu handikoa da Solabarrieta. Herriko futbol taldean hasi zen jokatzen, eta Athleticeko maila txikietan jokatu eta gero, nagusien taldean ere titular modura hainbat partidu jokatu zituen. Besteak beste, 2004-2005 denboraldian, 11 partida jokatu zituen lehen mailako taldeagaz.
Bilboko taldean ez eze, beste hainbat taldetan ere jokatu zuen: Eibarren, Athletico de Madrid B taldean, Real Jaenen, Melillan edota Sestao Riverren.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.