Elikagai Bankuaren aldeko kontzertua eskainiko dute
Lekeitioko Elikagaien Bankua laguntzeko kontzertua eskainiko du Nice Idee-k bihar, Lekeitioko Eskolako frontoi txikian. Kontzertuak 10 euroko sarrera edukiko du, eta lortzen den dirua Elikagai Bankurako janaria eskuratzeko izango dela azaldu du Marisol...
«Belgikan bizi den senegaldar jatorriko Nice Idee musikariak jotzeko eskaintza egin ziguten, eta beso zabalik hartu genuen borondate onez egindako proposamena, Elikagaien Bankuak beti edukitzen du-eta premia», adierazi du Iturraspek. Kontzertua 21:30ean hasiko da, eta taberna txiki bat ere jartzeko asmoa daukatela aurreratu dute. «Kanta alaiak dira, oso politak eta jendea animatzea espero dugu».
Barikuan berriz, Jori Tabernan joko du, 22:00etan.