Sei eguneko ospazkinak gaur [uztailak 25] amaitu dituzte mutrikuarrek. Ageriko 38. margo sariketarekin hasi dituzt Santixo eguneko ekintzak. 10:00etan hasi da lehiaketa, eta bertan parte hartu dute 24 parte hartzaileek 14:30ak arte izan dute margolanak egiteko tartea.
Antolatzaileek adierazi zutenez, 20 lagunek parte hartu dute helduen kategorian eta lau gaztetxok haur kategorian. «Ia denak kanpotarrak izan dira. Asko Euskal Herrikoak badira ere, Espainiatik eta Frantziatik etorritakoak ere badaude. Mutrikuko parte hartzaile bakarrak eman du izena».
Margo sariketako irabazleak
Artistak herriko paisaiarik adierazgarrienak irudikatzen ibili dira han hemenka. Eta eguna euritan hasi duenez, askorek aterpetan landu dute sormena. Askotariko teknikak erabili dituzte oleoa, akuarela, espraia… baina gehienek, margo akrilikoak erabili dituzte, “errazago sikatzen direlako”.
Eguerdian, bestalde, okela eta txakolin dastaketa egin dute Goiko Plazan. Bertaratu direnek Olabarrietako auzoko Erdikua eta Berriatuko Aitzeta baserriko eta Olazko andreek prestaturiko gisatu gozoa jateko aukera izan dute. 80 kilo haragi prestatu dituzte, eta pintxoak ordu bete eskasean amaitu dira.
Arratsaldean, berriz, Margo lehiaketako sari banaketa egin dute Zabielen. Epaimahaiak Eduardo Alsasua gasteiztarraren lana aukeratu du lehiaketako onena. Margolanak moila irudikatu du, atzean herriaren ikuspegia duela. Bigarren eta hirugarren sarituak Leticia Gasparren eta Maria Teresa Duráren lanak izan dira, hurrenez hurren. Haurren kategorian Maider Errastik jaso du sari nagusia.
Herriko gazteenek, berriz, Lore kolore ikuskizunarekin gozatu ederra hartu dute. Jolasean, dantzan eta kantuan ibili ondoren, Bizixo balea agurtu dute datorren malenak arte Intxirrixan.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.