29. Kalekaren 28 ikuskizunek 20.000 ikusle batu dituzte
Nazioarteko jaialdiak jendetza erakarri duela adierazi dute antolatzaileek. Datorren urteko jaialdian parte hartzeko aukera zabalduko dute irailean29. Kalekak jendetza handia erakarri duela adierazi dute Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren...
Nazioarteko jaialdiak jendetza erakarri duela adierazi dute antolatzaileek. Datorren urteko jaialdian parte hartzeko aukera zabalduko dute irailean
29. Kalekak jendetza handia erakarri duela adierazi dute Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren antolatzaileek. Ikuskizunak eguraldiaren iragarpenetara moldatu izanak jaialdiko emanaldi guztiak normaltasunez burutzea lortu duela azaldu dute, eta eguraldiak egun guztietan lagundu ez duen arren, Kalekaren 28 ikuskizunetan 19.690 ikusle zenbatu dituzte.Guztira, 22 konpainia eta kolektibok parte hartu dute jaialdian, clown eta zirkuko lanak, dantza ikuskizunak, jantzi eszenikoen tailer, performance eta piroteknia ikuskizun ikusgarriekin gozatzeko aukera eduki du publikoak. Matias Zanottik, gainera, antzeztokietan erabiltzen diren jantzien sorkuntzaren inguruko workshop-a eskaini zuen. «Tailer horretan sortutako jantziak Atuendos Caprichosos erakusketaren parte izan dira jaialdiko lau egunetan, eta 1.800 pertsonak bisitatu dute erakusketa». Ildo beretik, Rui Paixaok Estado Omnium laborategia eskaini zuen, egungo clown-en mundua ezagutu eta haren inguruko gogoeta eta esperimentazioa lantzeko.
Herriko kultur elkarteekin egindako kolaborazioekin ere pozik geratu dira jaialdiaren antolatzaileak. Argi daukatela esan dute Kalekaren garapenean indar handia hartzen ari direla. «Aurten, berriz ere, ehunka ume izan dira Arropaineko Arragua sorkuntza espaziora hurbildu eta tailerrean parte hartu dutenak». Malekoia Txiringitoaren elkarlana ere azpimarratu dute. Euriaren eraginez astelehenera atzeratu zen Winston Koperland eta Urko Notredamen emanaldia; hala ere, harrera ona eduki zuen.
Aurrera begira
Aurtengo jaialdiak bere ateak itxi dituen arren, Kalekak ez duela agur esaten azpimarratu dute antolatzaileek. «Are gehiago, bere 30. urteurrenerako prestatzen hasiko da. Hori dela eta, irailaren 3an sekzio Ofizialean eta Scratch-en parte hartzeko deialdia irekiko du, bertan egon nahi duten konpainiek proposamenak bidali ditzaten». Gainera, Kaleka jaialditik haratago doala gogora ekarri dute, izan ere Kalekaz Blai sekzioaren bidez, jarduerak urte osoan jarraipena edukitzea dute helburu.