Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak eguaztenean [uztailak 25] egindako bileran Mutriku eta Deba arteko GI-638 errepidea hobetzeko eta oinezkoen pasabidea egiteko proiektua lizitaziora ateratzea onartu zuen. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 12.377.092,64 eurokoa da. Hobekuntza lanak 2018 urte amaierako adjudikatuta egongo dira, eta
hamalau hilabete eta erdiko exekuzio epea dutenez, 2020ko lehen hiru hilekoan amaituta egotea aurreikusten dute.
Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak azaldu zuenez, proiektua idatzi eta aurkeztu zutenetik
aldaketak egin dira. “Hasiera batean aurreikusten ez bazen ere, lizitazioara ateratzea onartu dugun proiektu honek hobekuntza nabarmenak ditu: bide gorria egingo da ibilbidearen zati batzuetan eta oinezkoen pasabideak altzairu herdoilezineko baranda izango du, hormigoizkoa beharrean”.
GI-638 errepidea Mutrikuk lurraldeko gainerako herriekin komunikatzen duen “
ia bide bakarra da”, eta diputatuak gaineratu zuenez, lanek nabarmen hobetuko ditu “mutrikuarrek Gipuzkoako biribilgunera eta Mendaroko ospilerako dituzte loturak”.
Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako Foru Diputatua (ezkerrean) eta Maite Peña Gizarte Politikako Foru Diputatua, atzoko agerraldian. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia
Azaldu dutenez, gauzatuko den proiektuaren helburua, batetik, eta GI-638 errepidean plataformaren zabalerari dagokionez, dauden gune arazotsuak hobetzea da, eta, bestetik, geoteknikoki konprometituak diren eremuak finkatzea. Galtzada, esaterako, 3 metroraino zabalduko dute, eta ibilbideko bihurguneak eta punturik arazotsuenak leunduko dira. Jarduera nagusienak
Ipitxarri bihurgunean eta Alkolea Muturrean egingo direla zehaztu du Bide Azpiegituretako diputatuak.
Oiarbidek nabarmendu duenez, proeiktuak nabarmen hobetuko du errepidearen ibilbidea. “Zirkulazio handiko errepidea da, eguneko bataz besteko intentsitatea
6.000 ibilgailukoa da, eta gainera, bi udalerri horiek lotzen dituen errepide bakarra da ia. Hobekuntza lau hauekin gidarien segurtasuna handitzeaz gain, oinezko pasealekuarekin eta bide gorriarekin, herri hauetako biztanleak gure itsasertzeko paisaiaz gozatu ahal izango dute ibilaldi osasungarriak eginez”.
Inguruko auzoetan eragina. Bide Azpiegituretako diputatuak aurreratu duenez, obrak inguruko zirkulazioan ere izango du eragina. “Halako obra batek nahitaez sortu behar ditu eraginak. Hobekuntza lank irauten duten bitartean, zirkulazioa aldizka arautuko da, baina bost bat hilabeteko tarte batean errepidea erabat itxita egongo da, eta Kalbariogaineko aukera erabili beharko da”.