Harrera beroa, udako gauetan
Gau bero zein epelak girotzera etorri ziren Astra iluntzeak ekainaren 27an, eta modu berean agurtu ziren herenegun, Josu Bergaragaz. Eatarraren musikak txiki utzi zuen agertokia.Barruan zein kanpoan, euriagaz zein aterri, musika, bertso zein pailazoeki...
Gau bero zein epelak girotzera etorri ziren Astra iluntzeak ekainaren 27an, eta modu berean agurtu ziren herenegun, Josu Bergaragaz. Eatarraren musikak txiki utzi zuen agertokia.
Barruan zein kanpoan, euriagaz zein aterri, musika, bertso zein pailazoekin… Hala joan dira uztaileko eguaztenak, Astran. Musika eta janari artean batuta egoteko ohitura hartu dute herritarrek, eta herenegun ere, horretarako hitzordua zeukaten; bosten artean azkena zen.Josu Bergara musikari eatarragaz agurtu zituzten Astra Iluntzeak; oraingoan, eguzkiaren konpainian, eraikinaren atzealdean. Txiki geratu zen terraza, eta eserleku denak bete zituzten.
Elkarlana eta auzolana bultzatuz, herriko eragile desberdinek antolatutako ikuskizun desberdinekin gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Atzo, Sare eta Busturialdeko Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko kideak izan ziren arduradunak; errefuxiatuak ibili ziren janaria egiten eta banatzen.
Josu Bergaraz gain, beste zeinbait artista igo dira aurten Astrako oholtzara. Bertsolariak izan ziren Astra Iluntzeak girotzeaz arduratu ziren lehendabizikoak, eta pailazoek eman zien jarraipena. Kicking & Alive taldeak doinuztatu zuen Astrako terraza, eta Mirian Inza sortzaileagaz gozatu zuten joan den astean.
Eragileen parte hartzea
Herriko taldeen parte hartzea beharrezkoa da Astra Iluntzeak gauzatzeko, beraien lanagaz girotzen baitituzte iluntzeak. Aurten, Lilibertsok, Urdaibaiko eskola jantokien ekimenak, Lobak taldeak, Arkibaik, Tukatukada taldeak, Biztu irratiak eta Swingtxakuk hartu dute parte.
Adin eta gustu guztietako jendartea batzen duen ekimenak agur esan zion urteari herenegun, baina datorren urtean ere Astrako iluntzeez gozatzen jarraitzea espero du herriak.