Solabarrieta eta Burgoa, Basconia eta Athletic Bren entrenatzaile
Athleticeko gizonezkoen Basconia taldea entrenatuko du Aritz Solabarrietak. Athleticeko emakumezkoen futbol arduraduna ere izango da Edurne BurgoaKlub zuri-gorriak jakitera eman duenez, Aritz Solabarrieta Arantzamendi ondarrutarra izango da datorren de...
Athleticeko gizonezkoen Basconia taldea entrenatuko du Aritz Solabarrietak. Athleticeko emakumezkoen futbol arduraduna ere izango da Edurne Burgoa
Klub zuri-gorriak jakitera eman duenez, Aritz Solabarrieta Arantzamendi ondarrutarra izango da datorren denboraldian Basconia Atheticeko gizonezkoen hirugarren taldearen entrenatzailea, eta Edurne Burgoa Agirregomezkorta ondarrutarraren gidaritzapean entrenatuko dute Athletic B taldeko emakumeek.Solabarrietak Ander Alaña ordezkatu du karguan, eta beste urtebetez Lezaman jarraitzeaz pozik dagoela azpimarratu du. Berarentzako esperientzia berria izango dela dio, eta erronka berriari aurre egiteko gogobeteta dagoela jakitera eman du.
Basconia taldea hirugarren mailan dago, eta maila bera oso zaila dela nabarmendu du. «Lezaman dagoen -eta saltorik zailena hirugarren mailako hau izaten da. Espero dugu gauzak ondo joatea, eta behar den maila ematea». Taldea laster hasiko da entrenatzen, eta denboraldi berria jokatzen hasteko gogotsu dagoela adierazi du.
Burgoak Txus Gojenuri ordezkatuko du karguan, eta zeregin horrez gain, Athleticeko emakumezkoen futbolaren proiektuaren arduraduna ere izango da.