Xisterako Interjai Txapelketako finalerako
zuzenean sailkatu dira Antxon Alberdi eta Jon Ibarluzea. Berriatukoak eta Markina-Xemeingoak osatutako bikoteak Donibane Lohizunen eta Pauen jokatu diren amaierako bi saioetan lortu dute helburua, sufrituta.
Goixerri eta Andonegi mutrikuarrek osatutako bikotea, Bailo eta Manzisidor mutrikuarra eta Retolaza eta Uriel, berriz,
finalerdietarako sailkatu dira. Irailaren 22an Donibane Lohizunen izango dute partidua. Bostgarren posturako lehian, azkenik, Etxeberrik eta Zugaitzek osatutako bikotea Iturrinoren eta Susoren aurka ariko da.
Honakoak dira Donibane Lohitzunen (zapatua, irailak 1) eta Pauen (domeka, irailak 2) jokatutako partiduen emaitzak:
- Donibane Lohitzune
- Goixerri-Andonegi 1-2 Retolaza-Uriel (11-15, 15-11 eta 4-5).
- Iturrino-Tocoullet 0-2 Antxon-Ibarluzea (12-15 eta 8-15).
- Paue
- Antxon-Ibarluzea 1-2 Goixerri-Andonegi (15-13, 12-15 eta 2-5).
- Bailo-Manzisidor 2-1 Etxeberri-Zugaitz (15-14, 10-15 eta 5-3).
Asteburuan jokatu duten puntistak. Argazkia: Xistera
Ugarein Xistera Zirkuitua. Barikuan (abuztuak 31), berriz, Donibane Lohizuneko Ugarein Xistera Zirkuituko torneoko kanporaketak jokatu ziren kiniela eran, eta bertan bikote finalistak argitu ziren.
Gazte mailari dagokionez, Romain Jouanteguy eta Guillem Oyhenard zuberotarrak izan ziren nagusi. Mauleko bikoteak itxura bikaina eman zuen, eta nagusitasuna erakutsi zuen kinielaren erditik aurrera. Hain atzetik, Unax Vidal bizkaitarra eta Antton de Betelu lapurtarra sailkatu ziren. Bi bikote horiek jokatuko dute datorren barikuko finala.
Maila nagusian, berriz,
Antxon Alberdi eta Mikel Manzisidor izan ziren onenak. Berriatuarrak eta mutrikuarrak kontrolpean izan zuten kiniela osoa, eta hasieratik erakutsi zuten euren nagusitasuna, torneoa irabazteko faborito nagusiak zirela argi eta garbi erakutsiz. Bigarren Ibai Iturrino eta Zugaitz Sallaberri sailkatu ziren, eta lapurtarrak ere datorren barikuko finalean izango dira.