Domekan [irailak 2] Sestaoko V. Triatloia jokatu zen, eta bertan Lea-Artibai eskualdeko triatletek
emaitza oso onak lortu zituzten. Ondarroako Koaxi taldeko Ioana Osa Larruzeak eta Lekeitioko Amandarri taldeko Haritz Garate Txurrukak, esate baterako, merezitako bigarren postua lortu zuten. Triatleta ondarrutarrak
02.24.36 behar izan zuen proba amaitzeko, eta 02.00.41 lekeitiarrak.
Sestaoko triatloia. Mutilen podiuma. Ezkerretik eskumara: Haritz Garate, Joanes Goitisolo eta Ander Segurola. Argazkia: Amandarri
1.500 metro igerian, 40 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrika egin behar izan zuten distantzia olinpikoko triatloian parte hartu zuten kirolariek. Proba, gainera, Euskal Herriko zirkuituko
zortzigarren triatloi puntuagarria izan zen.
Osaz eta Garatez gain, Koaxi eta Amandarri taldeko beste hainbat triatletek ere parte hartu zuten proban. Koaxiko Arantza Burgoa Agirregomezkortak zazpigarren amaitu zuen sailkapen orokorrean (
02.34.21); emakumeen beterano 2 mailan, gainera, lehen postuan sailkatu zen. Amandarriko Gontzal Corraleche Legarreta-Etxebarriak, aldiz, hamaiseigarren amaitu zuen (02.10.07). Koaxiko Arnaitz Burgoa Egigurenek, azkenik, 28. postuan amaitu zuen (02.14.49); gizonezkoen beterano 1 mailan bederatzigarren postuan sailkatuaz.