Kepa Arrizabalaga eta Iñigo Martinez ondarrutarrek
Espainiako futbol selezioa absolutuaren deia jaso dute. Ingalaterrako
Chelsea taldeko atezaina eta
Athletic Clubeko erdilaria Luis Enrique hautatzailearen esanetara ariko dira
hurrengo bi partidetan. Espainiako hautatzaile berriak bere lehen deialdia aurreko barikuan [abuztuak 31] eman zuen jakitera.
Arrizabalaga eta Martinez, hain zuzen ere, Espainiako selekzio absolutuak
Ingalaterra eta Kroaziaren aurkako partidak jokatzera dituzten 24 jokalarien artean daude.
Ingalaterraren aurkako norgehiagoka irailaren 8an jokatuko dute Londresko Wembley estadioan eta Kroaziaren aurkako partida, berriz, irailaren 11n jokatuko dute Elxeko (Espainia) Martinez Valero futbol zelaian. Herrialdeen arteko UEFA ligako bi partiduak 20:45ean hasiko dira.