Zabalik dago Ondarroako nanoipuin txapelketara lanak aurkezteko epea
Ondarroako Udalaleko Euskara Batzordeak VII. nanoipuin txapelketa jarri du abian. Euskara saileko arduradunek iragarri dutenez, sorkuntzaren bidez euskara sustatzeko helburuarekin sortutako txapelketara lanak aurkezteko epea urriaren 15ean amaituko da.
Lehiaketara, gehienez, 140 karaktereko ipuin motzak izan beharko dira aurkeztu beharko direnak, eta parte hartzaile bakoitzak gehienez ere bi aurkeztu ahal izango ditu.
Parte hartzaileek mrey@ondarroa.eus helbide elektronikora bidali behar dituzte lanak, ezizen bategaz sinatuta. Izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakia eta telefono zenbakia ere bidali beharko dira. «Testua eta egilearen datuak, biak ala biak, posta elektroniko berean bidaliko dira artxibategi erantsirik barik».
Ohi legez, hiru sari banatuko dira. Irabazleak 400 euroko saria jasoko du, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek, berriz, 200 eta 100 euroko sariak, hurrenez hurren.