Galbaixotako bertso jaialdiak hartuko du etzi Zabiel plaza
Datorren astean hasiko diren Galbaixo jaiak berotzen hasiak dira mutrikuarrak. Bertso eskolak, esaterako, Galbaixotako bertso jaialdia antolatu du urteroko ohiturari jarraituz. Jaialdia etzi egingo da, 22:30ean, Zabiel plazan.Antolatzaileek punta-punta...
Antolatzaileek punta-puntako bertsolariak gonbidatu dituzte aurten ere. Bertsozaleek Igor Elortza, Arkaitz Estiballes, Angel Mari Peñagarikano eta Oihana Iguaran bertsotan ikusteko aukera izango dute. Gai jartzaile lanetan, berriz, Unai Belaustegi mutrikuarra ariko da.
Saioa betiko formatuan egingo da, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara. «Zabiel plaza entzuleentzako leku egokia da, eta aurten ere plaza betetzeko asmoa dugu». Sarrera doakoa izango dela gogorarazi dute, baina nahi duenak bukaeran borondatea emateko aukera izango du, «bertso eskolaren urteroko ekintzak aurrera eramateko».