Ondarroako
Zubi Zahar herri ikastolak antolatuta,
Txapela burun eta ibili Ondarrun jaia egingo da bosgarrenez zapatuan [irailak 8]. Jaiak, urtero, herriko talderen bat omentzen du, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, aurten Karenka elkartea omentzea erabaki dute. Elkarteko kideei egokituko zaie kalejiran
Txapela eramateko ohorea.
Aurten, berritasun modura, arratsaldean hasi eta gauean amaituko dira euskal txapelari omenaldia egiteko ekimen nagusiak. Antolatzaileek jaiaren formatuari “aldaketa txiki bat” eman nahi izan diote aurten, “jaia gehiago zabaltzeko”. Baina goizean “hutsunea” egongo dela ikusirik,
I. Txapel ibilbideagaz herria girotzen joateko aukera egongo dela nabarmendu dute antolatzaileek.
Kuadrilla bat iaz Txapel egunean
Ibilaldiak Alamedatik irtengo du 10:30ean, eta bertan parte hartu nahi dutenek Alamedara agertu baino ez dute egin beharko. Alamedatik
Mutrikura joan-etorria egingo dute, Galdonatik igaroz. Gogorarazi dutenez, ibilbidea txapela soinean egin beharko da. “Hoixe izango da baldintza bakarra”.
Ibiladia “nahikoa erraza” dela aitortu dute, eta eguerdirako Alamedan bueltan egotea espero dute. Alameda ailegatzean, berriz, ongietorria egingo diete ibilaldia egiten dutenei, eta nahi duenak indarrak berreskuratzeko aukera izango du
hamaiketako herrikoian. Urdailak arrautzagaz, hirugiharragaz eta txistorragaz asetu ahal izango dira. Bertan parte hartunahi dutenek ibilaldian irten aurretik eman beharko dute izena Alamedan, 2 euroren truke.
Arratsaldeko ekimenak. Ekimen estreinatu berria egin ostean, arratsaldean jarraituko du jaiak. Bazkalosteko lehen orduetarako umeentzako propio antolatutako ekintzak antolatu dituzte. Ausartenek
tirolina eta rapela egiteko aukera izango dute frontoian. Horrez gain, ohe elastikoa, arku tiroa, zirko oreka edo malabarismoak propatu ahal izango dituzte. Olgetan ibili ostean, umeen txapel jaurtiketa inklusiboagaz jarraitzeko aukera izango dute 6 eta 14 urte bitartekoek.
Alde Zaharrean, berriz, helduek ere
txapelagaz duten abilezia erakusteko aukera izango dute V. Txapel jaurtiketa inklusiboan. Bertan parte hartu nahi dutenek lehiaketa hasi baino ordu laurden lehenago eman beharko dute izena. Lehiaketa bukatutakoan, urte osoan gordeta egon den Txapela jende artera agertuko da omenduen sorbalda gainean eta txarangaren soinuek alaituta. Jaiaren ikurra jendartera heldu orduko, txapelak soinean ipintzeko unea ailegatuko da, eta kalejiran Musika Plazarantz abiatuko dira. Jaiak bertan jarraituko du goizeko ordu txikietara arte.
EGITARAUA
- 10:30. I. Txapel ibilbidea, Alamedatik.
- 16:00-18:00. Sustrai naturaren eskutik: tirolina eta rapel-a frontoian. Ohe elastikoa, arku tiroa, zirko oreka, malabarismoak…
- 18:00. III. Umeen txapel jaurtiketa inklusiboa (6tik 14 urte bitartekoentzat).
- 19:00etik aurrera. Ogitartekoak, razioak, hegaluze errea Musika Plazako txosnan.
- 19:00. Alde Zaharrean, V. Txapel jaurtiketa inklusiboa (14 urtetik gorakoentzat).
- Bukatutakoan, Ongi etorri Txapelari eta denok txapela burura.
- Ondoren, kalejira plaza musika arte.
- 20:30. Musika Plazan, Txapelari harrera bertsotan, Bertso eskolakoen eskutik.
- Ondoren, erromeria Gozo gozo taldearekin.
- 22:30. Kontzertua: Azalera.
- Amaitzeko, erromeria Gozo gozo taldearekin.