Irailaren 21era arte eman daiteke izena udal ikastaroetarako
GAUTEGIZ ARTEAGA // Herritarren beharrizan eta proposamenei egokitutako ikastaroak antolatu ditu ikasturte berrirako Gautegiz Arteagako Udalak. Aisialdi, kirol eta kulturazko ikastaroak dira, eta horiek egiteko gutxienez 8 ikasle egon beharko dira izen...
GAUTEGIZ ARTEAGA // Herritarren beharrizan eta proposamenei egokitutako ikastaroak antolatu ditu ikasturte berrirako Gautegiz Arteagako Udalak. Aisialdi, kirol eta kulturazko ikastaroak dira, eta horiek egiteko gutxienez 8 ikasle egon beharko dira izena emanda. Udaletxean eta Kultur Etxean aurki daitezke Izena emateko orriak.