Txapel Egunak Karenka elkartea omenduko du
Aurten arratsaldean hasiko dira euskal txapelari omenaldia egiteko ekimen nagusiak. Txapel Ibilbidea antolatu dute estreinako. Eguna musika kontzertuekin amaituko duteOndarroako Zubi Zahar herri ikastolak antolatuta, Txapela burun eta ibili Ondarrun ja...
Aurten arratsaldean hasiko dira euskal txapelari omenaldia egiteko ekimen nagusiak. Txapel Ibilbidea antolatu dute estreinako. Eguna musika kontzertuekin amaituko dute
Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolak antolatuta, Txapela burun eta ibili Ondarrun jaia egingo da bosgarrenez bihar. Jaiak aurten Karenka elkartea omenduko du.Berritasun modura, arratsaldean hasiko dira euskal txapelari omenaldia egiteko ekimen nagusiak. Baina goizean «hutsunea» egongo dela ikusirik, I. Txapel Ibilbidea antolatu dute.
Ibilaldiak Alamedatik irtengo du 10:30ean, eta Mutrikura joan-etorria egingo dute, Galdonatik igaroz. Gogorarazi dutenez, ibilbidea txapela soinean egin beharko da.
Eguerdian bueltatuko dira Alamedara, eta ongietorria egingo diete ibilaldia egiten dutenei, Nahi duenak arrautza, hirugiharra eta txistorra jan ahal izango ditu hamaiketako herrikoian. Hamaiketakoan ibilaldia hasi aurretik eman beharko da izena, 2 euroren truke.
Bazkalosteko lehen orduetarako umeentzako propio antolatutako ekintzak egongo dira. Frontoian olgetan ibiltzeko aukera izango dute, eta ostean, txapel jaurtiketa inklusiboagaz jarraituko dute 6 eta 14 urte bitartekoek.
Alde Zaharrean, berriz, helduek ere txapelagaz duten abilezia erakusteko aukera izango dute. Bertan parte hartu nahi dutenek lehiaketa hasi baino ordu laurden lehenago eman beharko dute izena. Lehiaketa bukatutakoan, urte osoan gordeta egon den Txapela jende artera agertuko da omenduen sorbalda gainean eta txarangaren soinuek alaituta.
Jaiaren ikurra jendartera heldu orduko, txapelak soinean ipintzeko unea ailegatuko da, eta kalejiran, Musika Plazarantz abiatuko dira. Jaiak bertan jarraituko du goizeko ordu txikietara arte.