Bazkidetza kanpaina abiarazi du Mutriku Futbol Taldeak
Mutriku Futbol Taldearen zuzendaritza taldeak jakitera eman duenez, 2018-2019 denboraldiko bazkidetza kanpaina zabalik dago urriaren 31 arte.
Urteko kuotari dagokionez, 50 eurokoa da, baina klubean alabaren edo semeren bat dutenek eta horiek jokalari kuota ordaindu badute, %25eko deskontua izango dute urteko bazkidetzan. Pentsioniduk eta 21 urtez azpikoek, abantailak izango dituzte; 20 euro ordainduko dituzte urteko. Azkenik, familia bonua (gurasoak eta 21 urtetik beherako seme-alabak) egiteko aukera ere eman dute, urteko 100 euroren truke.
Bazkide kuotaren ordainketa, berriz, Kutxabanken (ES44 2095 5056 17 106107035) edo Laboral Kutxan (ES78 3035 0188 93 01880003653) egin daiteke BAZKIDE+Izen-abizenak kontzeptua adierazita. Kuota banketxetik zuzenean kobratzea nahi dutenek, aldiz, mutrikuft@gmail.com helbide elektronikora honako datuak bidali beharko dituzte: banketxeko datuak (IBAN zenbakia), titularraren izen abizenak eta NA zenbakia.