Bir Ganduz 2018 proiektuaren aurkezpena egingo du Ondarroako Yaalah elkarteak
Yaalah Elkartea Ondarroako Saharar Elkartasun taldeak Bir Ganduz proiektuaren aurkezpena egingo du barikuan [irailak 14], 19:00etan, Kofradia Zaharrean.
Elkarteak, hain zuzen ere, Mendebaldeko Saharan dauden kanpamentuetara bidaia antolatu du abendurako, eta bertan Bir Ganduz 2018 proiektua abiaraziko dute. Jakitera eman dutenez, orain arte prestatu duten guztia azaltzeko, eta hemendik aurrera eman behar dituzten pausoak zeintzuk izango diren azaltzeko izango da batzarra. “Proiektuan eta abenduko kanpamentuetako bidaiari buruz interesa baduzu etorri eta informatu”.
Abenduko bidaia, gainera, Yaalah elkarteak egingo den lehenengo bidaia izango da. Elkarteko kideak saharar kanpamentuetako Bir Ganduz herriagaz anaitu, eta bertan proiektu bat martxan ipintzeko lehenengo pausoak ematen hasi dira. “Udalagaz hilabete batzuk aurreragotik harremanetan gaude honen inguruan, bertako herriko alkateagaz ere bai eta fronte Polisarioko euskadiko ordezkaritzagaz ere”.