Jose Maria Cazalis EAJren senatariak hegaluzearen arrantzan Europako herrialdeetako ontziterian arraste arrantza pelagikoa kentzea helburuagaz Europako Batzordera zein ekimen eraman behar duen galdetu dio Espainiako Gobernuari gaur [iraialak 11] arratsaldean egin den
Senatuko kontrol saioan.
EAJren senatariak Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari gogorarazi dio Espainian arrantza mota hori debekatuta egon arren Irlandako edo Frantziako ontziteriak ingurumena errespetatzen ez duten bereizi gabeko arrantza teknikak erabiltzen jarraitzen dutela, arrantzatutako arrainen kalitatea eta prezioa zazpi bider jaisteraino. “Arrantza pelagikoa baimentzea
zentzugabekeria da. Izan ere, arrantza pelagikoa konpondu ezinezko kaltea eragiten ari da baxurako arrantzari”.
Jose Maria Cazalis. Argazkia: EAJ Senatua
Planasek, aldiz, Europako Batasuneko uretan beste herrialde batzuetako ontziek
arrantzatzeko baimena daukatela erantzun du. “Espainiako Gobernua egoeraren jakitun da, eta horri buruzko zaintza berezia egiten du, kalteak saihesteko”.
[ALBISTE HONEGAZ LOTUTA]: Ondarroan sare pelagikoekin arrantzatutako hainbat tona hegaluze porturatu dituztela salatu dute