Lekeitiarrek datorren urtera arte agurtu dute Antero asteburuan
Asteburuan agurtu dituzte San Antolin jaiak lekeitiarrek, indartsu amaitu dituzte, gainera, Gazte Egunagaz. Zapatu gauean Antero ezkutatu ondoren, Koittadua eduki zuten Aittitta Maku- rra txarangak animatuta, eta kontzertuekin eman zioten amaiera azken...
Arratsaldean prestatu ziren zortzi eguneko jaiei agur «beldurgarria» emateko. Urtero bezala, marmo tailerra egon zen parkean, eta izara zuriekin egindako mozorroak prestatu zituzten txiki eta handi, gaueko Koittaduaren kalejirarako. Arratsaldean, gainera, Lekittoko Dea- bruek eragindako txinparta artean dantza eta salto nahikoa egiteko aukera eduki zuten.