Euskal Zine Bilerak Lekeitioko film zaharrak batu nahi ditu
Euskal Zine Bilerak, Euskadiko Filmategiagaz batera, iraganeko irudiak berreskuratzeko eta ikustarazteko proiektu bat jarri du martxan: Atzo8 proiektua. Horren bidez Lekeitioko ganbaretan gordetako film zaharrak berreskuratu eta haien proiekzioekin bat...
Kopiak
«Formatu analogikoan filmatutako edozein gai biltzen duen filmen bila gabiltza: etxeko irudiak, bidaiak, antzerkiak, dantzak, kalejirak, jaiak…, Lekeition edota lekeitiar batek filmatutako edozein filmek parte har dezake», azaldu dute. Euskadiko Filmategiagaz batera, jasotako irudiak gorde, digitalizatu eta trukean kopia bana emango dutela zehaztu dute.
Horrela, Lekeition filmatutako Super8 film zaharrak dauzkatenak edo filmak dituen inor ezagutzen dutenak Lekeitioko udal artxiboagaz kontaktuan jar daitezke, 94-603 41 22 telefono zenbakira deituta edo artxiboa@lekeitio.eus helbidera idatzita.