Frontoi barruan udal gimnasioa egiteko lanak hastear daude Etxebarrian
Aste honetan hastekoak dira frontoi barrua egokitzeko lanak. Gimnasioan jarriko dituzten ariketak egiteko makinak ikusiko ditu udalak. Urte amaierarako prest eduki nahi dute gimnasioaDatorren urte hasieran udal gimnasioa edukiko dute herrian etxebarrit...
Aste honetan hastekoak dira frontoi barrua egokitzeko lanak. Gimnasioan jarriko dituzten ariketak egiteko makinak ikusiko ditu udalak. Urte amaierarako prest eduki nahi dute gimnasioa
Datorren urte hasieran udal gimnasioa edukiko dute herrian etxebarritarrek. Frontoi barruko arkupea gimnasio bihurtzeko lanetan dabil udala, eta urte amaierarako prest eduki nahi dute guztia.Lanak emanda dituzte jadanik, eta obrak hasteko zain daudela jakitera eman du Jesus Iriondo alkateak. «Urre enpresak gauzatuko du obra, eta aste honetan hastekoak dira».
Lehen fasea
Lehen fase honetan aldagelak eta komunak eraikiko dituzte, eta gimnasioa kokatuko den gunea kristalagaz itxi eta gimnasioa bera eratu. «Aste honetan ariketak egiteko makinak ikusten ibiliko gara adituekin, horrelako gimnasio txiki batera ekartzeko egokiena zer den jakiteko». Gutxi gorabehera, 100 metro koadroko gimnasioa geldituko da.
Urte honetan lehen fasea burututa, datorren urtean bigarren faseagaz hasiko liratekela aurreratu du alkateak. Izan ere, frontoia birmoldatu eta kirolerako eta aisialdirako erabilera anitzeko gune bihurtzea dute azken helburua, eta bigarren fase horretan probalekuko lurzorua estali, kontrakantxa jarri eta erabilgarritasun handiagoa eman nahi diote. «Ahal izanez gero, harmailetarako ere partida bat gordeko dugu».
Alkateak aitatu duenez, ia-ia 300.000 euroko aurrekontua izan du proiektuak.