Erromeria giro apartarekin hasi dituzte Mutrikuko Galbaixo jaiak
[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Askotariko tramankuluak ikusi dira Galbaixo gainetik herrigunerako 2,5 kilometroak egiten, drive-ak, errodamendudun goitibehera txikiak… Kuadrilla bakoitzak jaisteko bere ordua izan du, eta, beti modura, Potronor kuadrillakoak izan dira Goiko Plazara iristen azkenak; 17:00ak puntuan ailegatu dira ikurrina astintzen. Bi istripu. Gaurko jaitsiera ere nahikoa gorabeheratsua izan da. Bi istrupu egon dira, eta, hori dela eta, denbora luzez bidea itxita egon da anbulantziek min hartu dutenak artatzeko. Lehenengo istripua Entzus parean gertatu da. Goitibehera bat bidetik atera da, eta barrukoek kolpe handia hartu dute. Zauri larririk ezean, euren kabuz ailegatu dira plazara.[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Bigarren istripua, aldiz, larriagoa izan da. Galbaixo gainetik irten, eta handik gutxira istripua izan du beste kuadrilla batek, gurutzearen inguruan. Goitibehera blokeatu egin da, eta ibilgailua buruzgain geratu dela argitu dute bertan zeudenek. Ondorioz, barruan zeudenak bata bestearen gainean pilatuta geratu dira. Hiru nahikoa larri zauritu dira, eta anbulantzian Mendaroko ospitalera eraman dituzte.



























































































































































































