Jaietan ere, txikienak protagonista
Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan etxeko txikienek ere badaukate ondo pasatu eta gozatzeko txokoa. Eguazten arratsaldean, txosna batzordeak antolatutako tailerretan aritu ziren umeak, eta bertan jolasten, margotzen, txalaparta jotzen ikasten edota e...

Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan etxeko txikienek ere badaukate ondo pasatu eta gozatzeko txokoa. Eguazten arratsaldean, txosna batzordeak antolatutako tailerretan aritu ziren umeak, eta bertan jolasten, margotzen, txalaparta jotzen ikasten edota eskulanak egiten ibili ziren. Ez hori bakarrik, Lameran egin zen motor txikien lasterketan parte hartu eta lehia sutsua bizi izan zuten.