Mutrikuarrak gehiengoa izango dira Mutrikuko Ugarein finalean
Mutrikuarrek erabateko gehiengoa izango dute bihar 22:00etan jokatuko dituzten Mutrikuko Xistera Ugarein zirkuituko txapelketaren finaletan. Lau izango dira Danok Bateko ordezkariak.Gazte mailako norgehiagoka jokatuko dute lehenengo. Zuhaitz Arrillagar...
Gazte mailako norgehiagoka jokatuko dute lehenengo. Zuhaitz Arrillagaren eta Jon Iparragirreren aurka ariko dira Aratz Mendizabal eta Iñaki Perez. Maila nagusian, Mikel Manzisidorren eta Aaron Gonzalez de Mataucoren aurka ariko dira Joseba Zuloaga eta Carlos Lazaro.