Ate irekiak antolatu dituzte AEK-ko euskaltegi guztietan
Martxan da AEKren 2018-2019 ikasturteko matrikulazio kanpaina, eta, haren barruan, ate irekiak antolatu dituzte, gaurko. Gainera, gaurko egunez euskara eskolak doan emango dizkiete A1 eta A2 mailetakoei.Zu hemen zaude, AEK ere bai leloagaz dator aurten...
Zu hemen zaude, AEK ere bai leloagaz dator aurtengo matrikulazio kanpaina. Era horretara, AEK Euskal Herri guztian dagoela adierazi nahi izan dute.
Bost bulego
AEK-K bost bulego ditu bi eskualdeotan, bi Busturialdean eta hiru Lea-Artibain. Ondorengo ordutegia edukiko du gaurko ate irekiak ekimenak: Bermeoko eta Gernika-Lumoko bulegoetan, 10:00etatik 11:00etara eta 18:00etatik 19:00etara, eta Lekeition, Markina-Xemeinen eta Ondarroan, berriz, 18:00etatik 19:00etara.
AEK-n esan dutenez, urte guztian dauzkate ateak zabalik, nahiz eta gaur izan ekitaldi ofiziala. Hortaz, urte guztian jaso ahalko da informazioa.