Jakinduriek mundue erreko dau leloaren pean,
bertsoak eta zientzia uztartuko dira, bigarren urtez jarraian, ostegunean [irailak 20], 18:30etik aurrera, Ondarroako
Beikozini aretoan, Euskal Herriko Unibertsitateko
Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako ekimenean.
Igor Elortza eta Onintza Enbeita bertsolariak arduratuko dira bertsoak jartzeaz, eta Onintze Salazar metereologoa, Jon Larruskain Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua eta Oscar Gonzalez kimikaria izango dira hizlari gonbidatuak. Aurkezle zereginetan Kike Amunarriz
soziolinguista, umorista eta telebista aurkezlea arituko da.