Gehiengo sindikalak deituta (ELA-LAB-ESK-STEILAS-EHNE eta HIRU), eta
Lan istripu gehiagorik ez, prekarietatea hiltzailea lelopean, ordu erdiko
elkarretaratzea egin da, gaur [irailak 18], 12:00etan, Ondarroako Alamedan.

Lan istripua salatzeko Ondarroan egin den elkarretaratzea.
Elkarretaratzean, sindikatuetako ordezkariak ezeze, udaleko ordezkariek eta hainbat ondarrutarrek ere parte hartu dute. Ekimenagaz
joan den barikuko [irailak 14] lan istripua salatu nahi izan dute.
Gogoratu, joan den barikuan [irailak 14], langile bat hil zela, lan istripuan, laugarren solairutik erorita. Behargina Soraluzekoa zen, Obras y Reformas Ibaro enpresakoa, eta Ondarroako Artabide kaleko etxebizitza batean obran zebiltzan istripua gertatu zenean.
[HONEGAZ LOTUTA] 46 urteko langile bat hil da Ondarroan, laugarren solairutik jausi ondoren