Maila nagusian izan dira garaile, zapatuan [irailak 15] jokatutako finalean. Gazte mailan, berriz, Perez-Mendizabal bikotea nagusitu da.
Jende asko batu zen Mutrikuko Ugarein Xistera Zirkuituko Torneoan, eta giro aparta egon zen.
Ezustekoa izan zen maila nagusiko finalean: Gonzalez de Matauco-Manzi 1-2 Zuloaga-Lazaro (11-15, 15-19 eta 2-5). Izan ere, Aaron Gonzalez de Matauco eta Manzi ziren-eta irabazteko faboritoak. Lehen jokoa haientzat izan zen; bigarrenean, ostera, Gonzalez de Mataucok eta Manzik aurrez aurrekoa parekatzea lortu zuten, eta hirugarren jokoa jokatzera derrigortu. Hirugarren jokoan, Zuloaga-Lazaro hasieratik izan ziren nagusi, eta txapelketa eskuratu zuten.
Mutrikuko Xistera Torneoko finalistak. Argazkia: Xistera
Gazte mailan,
aurreikuspenak beteta, Perezek eta Mendizabalek txapelketako finala irabazi zuten Arrillaga-Iparragirreren aurkako neurketan (15-13 eta 15-14), lan handia egin behar izan bazuten ere. Izan ere, lehen jokoan, nahiz eta gehienetan aurretik joan markagailuan, berdintasun handia izan zen, eta behin ere ez zuten lortu hiru tanto baino alde handiagorik.
Bigarren jokoan, Arrillaga eta Iparragirre aurretik izan ziren ia partida osoan, baina Perezek eta Mendizabalek erreakzionatu eta jokoa eta torneoa eraman zuten.