Basurdeak, denboraldi berriari ekiteko prest
Etxeko jokalari gazteak, gizonezkoen bigarren taldea, emakumezkoen lehenengo taldea eta ohorezko mailako jokalariak aurkeztu zituen barikuan Gernika RTk. Errugbilariak gogotsu daude denboraldia hasteko.Dagoeneko denboraldi berriari ekin diote basurdeek...
Etxeko jokalari gazteak, gizonezkoen bigarren taldea, emakumezkoen lehenengo taldea eta ohorezko mailako jokalariak aurkeztu zituen barikuan Gernika RTk. Errugbilariak gogotsu daude denboraldia hasteko.
Dagoeneko denboraldi berriari ekin diote basurdeek, eta urtero legez, talde guztien aurkezpena egin dute asteburuan; ohorezko mailatik hasi eta basurde txikienekin amaitu arte. Bariku arratsaldean, herriari talde berriak aurkeztu asmoz, Basurde tabernan elkartu ziren maila guztietako jokalariak eta talde teknikoko zein zuzendaritza taldeko ordezkariak.Musikaz girotutako ekitaldian, kategoria guztietako taldeak aurkeztu zituzten. Gurasoak eta zaleak ere bertan egon ziren, taldeak animatzeko prest.
Ohorezko mailako taldea aurkeztu zuten lehendabizi. Aurten, hainbat urtez entrenatzailearen laguntzaile izan eta gero, Nicolas Martinezek berak bakarrik zuzenduko du lehen mailako taldea. «Asko ikasi dut entrenatzaile lana ondo egin ahal izateko, eta gogo handia daukat taldea ligako partiduetan zuzentzeko. Denbora laburrean lan handia egin behar izan dut, baina ilusio handia daukat».
Denboraldiko helburuei erreparatuta, «pausoz pauso» joan behar dela aitortu zuen argentinarrak. «Lehiakorra den taldea osatzea da aurtengo helburu nagusia. Galtzean zein irabaztean jarrera ona izan behar dugu, eta talde moduan jokatu behar dugu beti».
Denboraldiak aurrera egin ahala, taldea dagoen postuaren arabera ezarriko dituzte lortu beharrekoak: «Denboraldi erdian azken postuetan bageunde, jaitsierako postu horietatik aldentzeko borrokatuko genuke. Goiko aldean bageunde, berriz, ahalik-eta hoberen sailkatzeko lan egingo genuke», azaldu zuen Martinezek.
Fitxaketak
Etxeko jokalarien kalitatea fitxaketa berriekin egonkortzen du beti Gernika RTk. Aurten ere, etxeko jokalariek ohorezko mailan jokatuko dute, baina fitxaketekin taldea sendotu dute gernikarrek. «Oso garrantzitsua da herriko kirolariak ohorezko mai- lara igotzea, baina lan eta neke asko eskatzen duen maila dela gogoratu beharra dago».
Martinezen berbetan, Heineken ligan «aurrekontu handia daukaten hainbat talde daude», fitxaketa asko burutzen dituztenak, eta horiekin borrokatzea da gernikarren asmoa. Horretarako, ohorezko mailan dagoen taldeak zazpi errugbilari ekarri ditu aurten; gehienak argentinarrak. «Orekatutako taldea da aurtengoa, zazpi fitxaketa berri dituena. Isaias Quiroga, Carlos Santiago Pecello, Agustin Cardoso, Jorge Pedrovic, Imanol Zelaia, Marias Frutos eta Facundo Agirre dira talde gernikarrera gehitutako errugbilariak».