Yaalah elkarteak Bir ganduz 2018 proiektuaren berri eman du. Saharar kanpamentuetara bidaia antolatu dute,
azaroaren 30etik abenduaren 8ra. Saharar kanpamentuetara bidaia antolatzen duten arduradunei Ondarroatik zenbat lagun doazen zehaztu behar diete, urriaren hasieretarako. Izena bi eratara eman ahal da: 628 98 68 39 telefonora deituta edo
yaalahelkartea@gmail posta elektronikora idatzita. Epea irailaren 28an amaitzen da.
Lehenengo azalpenak irailaren 14an kofradia zaharrean egin zuten batzar irekian eman zituzten. Aurreratu zutenez, aurten zein hurrengo urteetara begira, herriko ikastetxeak ere inplikatzea da asmoa, saharar kanpamentuetako eskoletarako behar izaten den materiala lortzeko. Era berean, botikak ere batu nahiko lituzkete. «Izan ere, hezkuntza eta osasuna dira lehentasunezko arloak Saharan», adierazi dute elkartekoek.
Yaalah elkarteak irailaren 14an deitutako batzar irekia