Lurmutur Hirian (Hegoafrika) jokatzen ari den munduko lur gaineko sokatira txapelketaren barruan, atzo [irailak 19], Mutrikuko Sokatira taldea laugarren geratu zen bere taldean, lehenengo saioan,
560 kiloko kategorian, gizonezkoetan.
Zortzi taldeko bi taldetan banatuta zeuden lehiakideak, eta mutrikuarrek euren taldean hiru tiraldi galdu zituzten, hiru tiraldi irabazi eta tiraldi batean berdindu. Falta gutxiago egin zituztenez, talde horretan laugarren geratu ziren, eta ez zuten aurrera egiterik lortu, taldeko lehenengoak eta bigarrenak baino ez dutelako aurrera egiten. Gaur, [irailak 20], mutrikuarrek
640 kiloko kategorian neurtuko dituzte indarrak.

Mutrikuko sokatira taldeko hainbat kide, Hegoafrikako munduko txapelketan.