Lehiaketaren gaia Mutriku izango da, eta bertan edozein mutrikuarrek parte hartu ahal izango du. Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu
urriaren 1etik 15era udaletxeko sarreran (08:30etik 14:30era). Saritutako argazkiekin udalak 2019ko egutegia argitaratuko du, eta turismo bulegoan egongo da salgai euro baten.
Lehiaketaren oinarriei dagokienez, argazkiek, gutxienez, 300 ppp bereizmena eduki beharko dute. Argazkiak koloretan, zuri-beltzean zein bestelakoetan aurkez daitezke. Hori bai, argazkiak
formatu horizontalean aurkeztu beharko dira, elementu gehigarririk erantsi gabe (sinadurak, ur-markak…). Aurkeztutako lanekin erakusketa egingo denez, horiek formatu digitalean (USB memoria edo CD batean, jpg formatuan) eta fisikoki (A4 tamainan) aurkeztu beharko dira.
Lanak aurkezterako orduan, bestalde, argazkiekin batera kartazal itxi batean honako datuak aurkeztu beharko dira: izen-abizenak, NA zenbakia, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa. Nabarmendu dutenez, argazkiak eta kartazalak izenburu bera izan behar dute.
Sari banaketa abenduko Kultur Galan egingo da, eta epaimahaiak hamabi argazki sarituko ditu, eta argazki bakoitzak
80 euroko saria jasoko du. Sari horiez gain, Herritarren Saria ere egongo dela jakitera eman dute. “Erakusketara gerturatzen direnek bozka bidez argazki bat aukeratuko dute. Argazki hori egutegiaren azala izango da, eta sarituak 80 euroko bonoa jasoko du Bertan elkarteko dendetan erabiltzeko”.
Lehiaketaren oinarriak