Bizkaiko Hiru Txirlo Txapelketa erabakiko da Santa Eufemin
Bizkaiko 29. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketako azken jaurtialdia egingo da, etzi, Aulestiko Santa Eufemin. Ekainaren 23an hasi zen jokoan Bizkaiko txapela, eta zortzigarren bolatokia izango da Santa Eufemikoa.17:00etan hasiko da norgehiagoka Santa Euf...
17:00etan hasiko da norgehiagoka Santa Eufemin, eta ohi modura, nahi duten guztiek parte hartu ahalko dute. Bizkaiko txapelketari dagokionez, momentu honetan Sebastian Aranzabal elgetarra dago sailkapenaren buruan 40 txirlo botata, bigarrena Antonio Ibarluzea da 35 txirlogaz, eta 33 txirlora berdinduta daude hiru hurrengoak: Mateo Goenaga, Lander Odiaga eta Segundo Pagaegi. Sari ederrak egongo direla aurreratu dute antolatzaileek.