Lea-Artibai eta Mutrikuko herritarrek Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialean izena emateko aukera izango dute. Azaroaren 23ra arte izen ematea zabalik egongo da Euskaraldiaren webgune orokorrean zein herriz herri jarriko diren postu eta lekuetan. Parte hartzeko bi baldintza egongo dira: 16 urte beteta izatea, eta euskara ulertzea.
Euskaraldia: 11 egun euskaraz azaroaren 23tik abenduaren 3ra bideratuko den ekimena da, eta herritarrek euren egunerokoan euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza ohiturak astintzea du helburu. Ariketa sozialean parte hartu nahi dutenek belarriprest eta ahobizi rolen artean hautatu beharko dute. “Horretarako webgunean bertan topatuko dute erabakia hartzen lagungarria izango zaien informazioa”.
Belarriprest eta Ahobizi
Ahobiziek ahal duten guztietan euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute, eta Belarriprestek, berriz, ulertzeko gai baina egiteko gai ez direnek, euskaraz aritzeko gonbidapena egingo diete gainerakoei. Parte hartzaileek, berriz, Euskaraldia baino egun batzuk lehenago, dagokien txapa eskuratuko dute. “Behin txapa soinean izanda, 11 eguneko esperimentu kolektibo batean murgilduko dira, Euskal Herriko gainerako auzo, herri eta eskualdeekin batera”.
Ikerketa. Euskaraldia burutzearekin batera, ariketaren inguruko ikerketa egingo da. Batetik, hizkuntza ohiturak aldatzeko prozesuak aztertuko dira, eta, bestetik, ekimenaren eragina nolakoa eta zenbatekoa den ezagutu nahi da.
Ikerketa ahalik-eta zabalena izateko, Euskaraldian izena emango dutenek galdeketa bat jasoko dute posta elektronikoz ekimena hasi baino hilabate lehenago. “Garrantzia handiakoa da ahalik-eta herritar gehienek galdeketa horri erantzutea, horrek ahalbideratuko baitu, behin ekimena amaituta, ondorio kualitatiboak eta kuantitatiboak eskuratu ahal izatea: ekimenaren arrakasta eta eragina neurtzea eta sortu diren bizipen eta inpresioak batzea”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.