Ondarroako Aurrerak 2-1 irabazi dio Lekeitiori
[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Zaldupe leporaino bete zen aurrez aurrekoa ikusteko. Lehen zatian etxekoak nagusi izan ziren. Hasieratik baloiaren jabe egin ziren, eta 20. minuturako Aurrerak lehenengo gola sartu zuen. EƱaut Gorosabel izan zen golaren egilea, Juan Fernandezek egindako jokaldi baten ostean. Lehenengo zatiaren amaieran, Lekeitiok metro batzuk aurrera egin eta Oier San Miguel atezainaren inguruan amaitzea lortu zuen. Bigarrenean, Asier Puente lekeitiarren entrenatzaileak taldea aurrerago bota zuen, eta Lekeitio partidaren jabe egiten hasi zen. Gero eta sarriago hasi zen hurreratzen ondarrutarren atera. Hala eta ere, Gorosabelek Aurrerarentzako bigarren gola sartu zuen. Baina ondarrutarren pozak ez zuen asko iraun, atezainari adierazitako penalti baten ondorioz gola sartu baitzuen Xanti Zumaranek lekeitiarrentzat, 64. minutuan.[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Momentu hartatik aurrera, Lekeitiok hartu zuen zelai erdia, eta baloiaren jabetzari esker, Aurrera ito zuen bere area inguruan. Ondarrutarrak kontraerasora ateratzeko asmoagaz geratu ziren arren, markagailua ez zen mugitu tentsioz betetako azken minutuetan, eta, azkenean, 2-1 irabazi zuten ondarrutarrek.Aurrera zuzendaritza batzordeko kideek bi zalegoen arteko giro ona nabarmendu nahi izan zuten, eta nahiz eta tentsio uneak ere egon ziren, eskertu egin zuten zelaian gertatutakoa zelaian uztea eta kiroltasuna gailentzea. Eskerrak eman nahi izan zizkieten Ondarroatik eta Lekeitiotik etorritako zaleei eta baita inguruko herrietatik etorritakoei ere.
Ainhoa Elordi Lekeitio Futbol Taldeko lehendakariak partida honetan estreinatu zuen kargua. Bat dator ondarrutarrekin zalegoen arteko giro ona nabarmentzean, eta Lekeitiok herritik joandako ehunka lagunengandik jasotako bultzada ere goraipatu du. Era berean, urtarrileko bueltako partidan ere giro ona egotea desiratzen duela esan du.
[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Partida hasi baino lehen, bi taldeetako jokalari eta entrenatzaileek eta presidenteek argazkia atera zuten denek batera, historiako lehen derbia zela eta. Aurrerako jokalariek, gainera, Euskaraldian izena ematera animatzeko kanpainagaz bat egin zuten. Aurrera-Lekeitio derbiaren hamaikakoak honako hauek izan ziren: Aurrera: Oier (1), Jon BarruetabeƱa (2), Laka (3), Josu Ramos (4), Barrenetxea (5), Txus (6), Markel (7), Iosu Aldazabal (8), EƱaut Gorosabel (9), Julen Fernandez (10), Iraitz (11). Lekeitio: Alonso (1), Txopo (2), Aka (3), Mendibe (4), Gotzon (5), Aitzol. (6), Remen (7), Xanti (8), endieta (9), Endika (10), Txiki (11).