Aureikusitako parte hartzea egon zen aurreko domekan [irailak 23] Mutrikuko Arno Trail sprint race proban.
Bederatzigarren aldiz jokatzen zen proba, eta
43 lagunek parte hartu zuten, aurreko urteetako kopuru antzekoa.
Mutilen artean,
Xabi Lete, Ibon Manzisidor eta
Xabi Astigarraga izan ziren lehenengo hirurak, eta emakumeen artean,
Maddalen Loio, Pilar Arriola eta
Amaia Inurria.
Zortzi kilometro eta erdiko ibilbidea egin zuten parte hartzaileek, Galbaixoko ermitatik irten eta Galbaixoko ermitara buelta. Gabaixoko jai batzordea pozik dago lortutako erantzunarekin. Izan ere,
Galbaixotarren Egunean antolatzen den ekitaldia izanik,
giro aproposa egon zela adierazi dute.
Galbaixo Arno trail
Eguraldia lagun, jende asko joan zen Galbaixora, jai eguna lagun eta senide artean pasatzera. Gainera, estreinako,
argazki zaharren erakusketa antolatu zuten. Ugari izan ziren Galbaixo auzoko argazki zaharrak ikusi eta argazkietan agertzen ziren leku eta pertsonei buruzko datuak eman zituztenak. Auzoko umeak ere buru-belarri ibili dira aurten ume jolasen prestaketan. “Gure
Galbaixo txiki batzordeak egin duen ahalegina txalotzekoa izan da”, adierazi du Galbaixo auzoko Nerea Arrizabalagak. Bide batez, galbaixoetako zozketako zenbaki irabazleak jakitera eman dituzte. 1. saria eta, beraz, 600 euroko diru saria 2835 zenbakiarentzat izan da (ordezkoa: 4906); 2. saria, ostera, 4689 zenbakiarentzat izan da (ordezkoa, 3627). Kasu horretan, irabazleak 200 euro eramango ditu.
Galbaixotarren Eguna