Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, datorren martitzenean [urriak 2] hasiko dituzte Kamiñalde magaleko lanak UTE Kamiñaldeko zuzendaritza, geologo eta topografoak, udal arkitektoen ikuskapenarekin batera. Aurreratu dutenez,
zazpi hilabete iraungo dute lanek.
Kamiñaldeko mendi magaleko lanen zuinkatze akta aurreko barikuan [irailak 21] sinatu zuen Zunbeltz Bedialauneta alkateak, eta udal ordezkariek agertu dutenez,
astebeteko epean lanak hasteko beharrezko materiala eramango da Kamiñaldeko mendi magalera.
Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkatea, Irene Ruiz (Moyua, Gaimaz eta Geotunelen artean osatutako UTE Kamiñaldeko ordezkaria) eta
Alvaro Zumelaga (obra zuzendaria), Kamiñaldeko mendi magalaren parean. Argazkia: Ondarroako Udala
Bizilagunei lanen nondik norakoak azaltzeko
auzo batzarra antolatu du udalak. Bertan alkatea eta zinegotziak egongo dira bizilagunen kezka eta zalantzak argitzeko. Batzarra barikuan [irailak 28] egingo da, 18:30ean, Kofradia Zaharrean.
ALBISTE HONEGAZ LOTUTA: Ondarroako Udalak Kamiñaldeko obrekin amaitzeko azken pausoa eman du