Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Benaventek eta Aranetak irabazi dute Dzanga Itsas Kayak Txapelketa

46 palistak parte hartu dute Lekeitioko Dzanga piragua taldeak antolatutako kirol proban. Euskal Herriko, Asturiasko eta Kantabriako kirolariak elkartu diraGiro ikusgarriagaz lehiatu zen domekan, Lekeition, VI. Dzanga Itsas Kayak Txapelketa. 46 palista...

E.M.U.
Lekeitio
2018/09/26

46 palistak parte hartu dute Lekeitioko Dzanga piragua taldeak antolatutako kirol proban. Euskal Herriko, Asturiasko eta Kantabriako kirolariak elkartu dira

Giro ikusgarriagaz lehiatu zen domekan, Lekeition, VI. Dzanga Itsas Kayak Txapelketa. 46 palistak parte hartu zuten Lekeitioko Dzanga piragua taldeak antolatutako kirol proban, bost emakumek hiruk K2 mistoan eta bik bakarrik eta 41 gizonezkok. Euskal Herriko kirolariez gain, Kantabria eta Asturiasko parte hartzaileak ere bildu zituen ekimenak.

Denetara, zazpi kategoriatako 39 ontzi atera ziren Isuntza hondartzatik. Gizonezko senior mailan, Pasaia Kayak Kirol Klubeko Aritz Araneta izan zen irabazlea, 67.58.81 denboragaz, eta emakumezko senior mailan, Donostia Kayak Kirol Elkarteko Amaia Benavente, proba 82.35.09 denboran osatuta.

Gizonezko beteranoen 50 urtetik beherako mailan, ostera, Fortuna taldeko Jose Mari Villagarcia izan zen lehena (67.39.43); 50 urtetik gorako gizonezko beterano mailan, Barrika Piragua Taldeko Rafael Quevedo (70.04.52), eta lehen emakume beteranoa ATSS taldeko Cristina Iraeta izan zen (85.15.17).

K2an Zumaiako Urola Itsas Adar Piragua Klubeko Imanol Barruetabeña eta Unai Azkunek osatutako bikoak irabazi zuen gizonezko senior mailako proba, eta mistoan klub bereko Eñaut Murua eta Maite Etxabe izan ziren nagusi. Domekako talderik onena Barrika Piragua Taldea izan zen, 125 puntugaz.

Dzanga piragua taldeko bik ere parte hartu zuten norgehiagokan: Gorka Plazak eta Joseba Iturraspek. Plazak 6. egin zuen K1eko 50 urtetik beherako beteranoen kategorian (89.48.70) eta Iturraspe 13. postuan gelditu zen 50 urtetik gorako beteranoen mailan (97.23.06).

Lekeitioko probagaz amaitu da XIV. Euskadiko Itsas-kayak kopa. Guztira, zazpi lehiaketak osatzen dute txapelketa, eta Lekeitioko zeharkaldiak eman dio amaiera. Beraz, Euskadiko Kopako irabazleak ere erabaki ziren Lekeition. 125 puntugaz Barrika piragua taldea izan zen irabazlea, bigarrena Pasaia Kayak 2005 Kirol Kluba gelditu zen, eta hirugarren Zumaiako Urola Itsas Adar Piragua Kluba.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.