Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizartea

Lekeition hirugarren bidar egingo duten Ibilaldia aurkeztu dute

Nerea Bedialauneta Alkorta
Lekeitio
2018/09/27
Gaur [irailak 27] Ibilaldia Bizkaiko ikastolen hurrengo jaia aurkeztu dute Lekeition. Jaia, hain zuzen ere, 40. bidar ospatuko da, eta hori antolatzeko erantzukizuna Lekeitioko Azkue ikastolari dagokio. Hala, 2019ko maiatzaren 19an hirugarren bidar ospatuko da Ibilaldia Lekeition, Haratzago lelopean. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, hurrengo Bizkaiko ikastolen aldeko jaia familia zein lagunekin euskaraz ospatzeko eguna izatea nahi dute, “ikastola eta euskal kultura Euskal Herriko zirrikitu guztietara zabalduz”. Aldi berean, Lekeitioko Ibilaldira etortzeko gonbidapena luzatu diote euskal gizarte osoari.
Ibilaldiaren aurkezpena, Lekeition

Ibilaldiaren aurkezpena, Lekeition

Gaineratu dutenez, jaiak bere jatorrizko arrazoiei eutsiko die aurten ere. Hau da, Bizkaiko ikastolen jaialdia izatea, ikastolen hezkuntza proiektua ezagutzera ematea, eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea. Baina Ibilaldia ez dela jaialdi soil bat nabarmendu dute. Ibilaldiaren helburua, bestalde, Azkue ikastolako hezkuntza eredua herriratzea eta ezagutzera ematea dela azpimarratu dute. Eta herriko ikastolan egindakoaren berri emateaz gain, publikotasun eredu propioa eraikitzeko beharrezko eztabaida ere plazaratu dute antolatzaileek. “Ibilaldiak eredu berri horren erakusleihoa izan nahi du, orain arte ikastolan landutakoa ezagutzera eman eta aurrera egin beharrekoak zehazteko. Azkue ikastolaren helburua herriari urteetan landutako proiektua ezagutaraztea da, eta Ibilaldia izango da horretrako tresna”. Aldi berean, proiektua baliabide ekonomikoak eskuratzeko bidea ere badela gogorarazi du Ibon Goitia Azkue ikastolako zuzendariak. “Helburuak bete nahi baditugu, baliabide batzuk behar ditugu. Aurten Ibilaldian, eta bertara arteko bidean, horretan ariko gara”. Etorkizunera begira. Hurrengo Ibilaldiaren leloaren nondik norakoen berri ere eman dute aurkezpenean. “Leloa sortzeko hausnarketan hasi ginenean konturatu ginen gure ikastola bere sorreratik beti haratzago joan dela. Garai eta testuinguru bakoitza kontutan izanda, beti haratzago. Ikastola aitzindaria izan da, gure bidea egiteko beharrezkoa delako jarrera hori”, azaldu du Ainara Ikaran Azkue ikastolako lehendakariak. Eta, bide horretik, 2019ko Ibilaldia “haratzago” eraman nahi dutela adierazi dute ikastolako ordezkariek.
Ibilaldiaren aurkezpena, Lekeitioko Azkue ikastolan

Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolako arduradunek Ibilaldiaren lekukoa eman diote Lekeitioko Azkue ikastolako arduradunei

Koldo Goitia Lekeitioko alkatearen iritziz, Ibilaldia Lekeitiora hirugarren bidar etortzea “ohore handia” da. «1983an egin zen estreinako, gero, 2003an Dzanga geurera leloagaz eta 2019an izango da hirugarren bidar Ibilaldia Lekeition». Alkatearen esanetan, aurreko Ibilaldian 100. 000 bat pertsona bertaratu ziren Lekeitiora, eta hurrengoan ere bide beretik jarraitzeko nahia agertu du. Eskurik esku. Aurtengo Ibilaldiaren nondik norakoak aurkezteaz gain, jaiaren lekukoa ere gaur jaso dute ofizialki Lekeitioko ikastolakoek. Ibilaldiaren antolatzaileen eskutik eta Andone Ruiz Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolako zuzendariaren eta Asier Fontal Bihotz Gaztea ikastolako zerbitzu zuzendariaren eskutik jaso dute lekukoa Ainara Ikaranek eta Ibon Goitiak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.