Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ondarroako Plaiko Zubia, biziberritzeko aukeraren zain

Ondarroako Plaiko Zubia, Itsasaurretik ikusita. Ondarroako Plaiko Zubia, Itsasaurretik ikusita.
Lore Bengoetxea
Ondarroa
2018/09/28

Beste aukera bat eman zaio Ondarroako Plaiko Zubiari. Leheneratzeko lanak egingo zituen enpresa aukeratzeko lehen deialdiak kale egin ostean, bigarren lizitazioa egin du aldundiak; oraingoan aurrekontua gehituta.
Dauzkan ezaugarriengatik, 2008tik, Ondarroako Plaiko Zubia Euskal Kultura Ondareko Zerrenda Orokorrean sartuta dago, Monumentuen multzoan. Lehengo deialdian baino diru gehiago gorde da lanetarako: 716.000 euro, BEZ eta guzti.

Ondarroako Plaiko Zubia 1927koa da. Bizkaiko Foru Aldundiak egin zuen, garai hartako Ondarroako alkate Celedonio Arriolaren eskariz. Hiru arrazoi eman zituen udalburuak eskaria egiteko: herrian zegoen udatiarren kolonia nabarmena, hondartzen erakargarritasuna garaiko gizartean eta hondartzaratzeko bitartekoen egoera deitoragarria: batetik, itsasadarra zeharkatzeko potina garestiegia zelako herritar apalentzat eta bestetik herritik bide luzea egin eta gero herri gainean dagoen Arrigorriko bihurgunetik bide zidor malkartsu batetik jaitsi behar zutelako.

Ondarroako plaiko zubia.

Ondarroako plaiko zubia.

Udalak zubiari garaian Espainiako Erregea zen Alfonso XIII. aren izena jartzeko eskatu zion aldundiari, bere korotzearen zilarrezko ezteiak zirela eta.

Zubi higikarien urrezko garaia Aro Garaikidearen garapen teknologikoarekin etorri zen, eta, batez ere, XIX. mendean gauzatu ziren aurrerakuntzekin. Ondarroakoak zubi bular bietan edo ubidearen ertz bietan kokatuta dauden harroinetan bira egiten zuen.

Ondarroa modukoxe zubi asko ez daude munduan. Ipar Amerikan bat, Ipar Afrika aldean beste bat eta Europan bi, hauetatik bat, Ondarroakoa

Ondarroa modukoxe zubi asko ez daude munduan. Ipar Amerikan bat, Ipar Afrika aldean beste bat eta Europan bi, hauetatik bat, Ondarroakoa. Jose Gonzalez de Langarika injineruak egin zuen,  dirudienez, Bilbon eraikita zegoena eredutzat hartuta. Zubi biak antzekoak izan arren, Bilbokoak eskala handiagoa zuen, oholtzaren zein argiaren aldetik. Beste alde batetik, Bilbokoak indar eragiletzat motore hidraulikoa zuen, eta Ondarroakoak, ostera, motore elektrikoa zuen. 1927tik 1937ra bitartean, zubi birakari bi egon ziren Euskal Herrian, biak zaldainak, altzairuzkoak eta zubisaria jasotzen zutenak; bata Bilbon eta bestea Ondarroan. Ondarroakoa 1927an jarri zuten, eta Bilbokoa dinamitatu egin zuten 1937an.

Muntaketa. Deustuko Bengoechea tailerrean egin zuten, eta ataletan eroan zuten, errepidez, Ondarroaraino. Atal desberdinak orduan Circulo La Amistad zegoenaren aurrean ipini eta hantxe armatu zuten, eta gero harroinen gainean muntatu, garabi erraldoi batekin. Emaitza, ia 23 tona altzairuz eta burdinaz egindako eraikina, Ondarroako zaldain birakaria.

Zaldainaren ezkerraldean, eskailerak igo eta berehala, harroinaren altueran, egitura zerbait zabaltzen zen tokian, egurrezko etxetxo bat egin zuten zubizainarentzat, zubisaria jaso eta zubiari bira emateko betekizuna zuenarentzat. Denbora bera egiten zuen zubia irekitzen zein ixten: bi minutu maniobra bakoitzean.

1988an, zubizaindariaren etxetxoari sua eman eta gutxira, zaldain osoa atondu zuten, eskudela aldatu zioten, eta osagai elektrikoak kendu zizkioten. Eskuma aldeko bide berria egin zutenean, hormigoizko hegalkina suntsitu eta zubiratzeko eskailera egin zen nasa berritik. Zubia 2002an zabaldu zuten azkenengo bider, 75 urte bete zituenean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.