Zapatuan [irailak 29] jokatu zen VI. euskal pentatloia, Azpeitiko zezen plazan. Aratz Mugertza mutrikuarrak hirugarren egin zuen,
49 minutu eta 47 segundoko denborarekin, eta
80 kilotik azpikoen saria ere eskuratu zuen.
Bi txandatan banatuta aritu ziren kirolariak. Xabier Zaldua, Luis Txapartegi eta Aritz Azpiazu
Arria VI azpeitiarra izan ziren lehenengoak indarrak neurtzen, eta Mugertza eta Jon Gisasola
Zelai V bigarren zatian aritu ziren. 100 kiloko bolari 25 altxaldi eman behar izan zizkioten lehiakideek lehen proban. Giza proban bi plaza osatu zituzten ondoren, eta aizkoran kanaerdiko hiruna enbor moztu zituzten gero. 50na kiloko txingekin sei plaza bete zituzten, eta bukatzeko, 3 kilometroko korrika saioa egin zuten
Xabier Zalduak eroan zuen txapela. Zumarragarra izan zen azkarrena harriari 25 altxaldiak ematen, eta abantailari eusten jakin zuen. 36 minutu eta 26 segundo behar izan zituen Zumarragakoak pentatloiaren lan guztiak amaitzeko.
Aratz Mugertza mutrikuarra, euskal pentatloiko ariketako baten.
Aratz Mugertza gustura geratu zen bere lanarekin. Mutrikuarrak 23:00etan ekin zion lanari, eta aitortu du”
luze xamar” egin zitzaiola. Edozelan ere, giro ederra egon zela esan du. “
1.000 lagun inguru batu ziren, eta herritik ere joandakoak hantxe zeuden. Beste alde batetik, esango nuke sekula baino gehiago batu zirela;
gazte asko“, adierazi du Mugertzak. Izan ere, euskal pentatloiaren deialdiak ikusmina eragin zuen. Izan ere, orain
28 urte jokatu zuten azken euskal pentatloia. 80ko hamarkadan jokatu zituzten orain arte egin diren bost pentatloi txapelketak.
Mugertzak domekan [urriak 7] jokatuko den
Aizkorako Euskadiko 2. mailako kanporaketan parte hartuko du. Hamabi lehiakidek neurtuko dituzte indarrak, eta haietatik sei lagun pasatuko dira finalera.