Domeka [irailak 30] arratsaldean Ondarroako portuko uretan gasoil isuria egon zela ohartarazi zuten herritarrek. Izan ere, gasoil usaina nabaria zen inguruetan. Gasoil orban handia ikusita, herritar batek Larrialdietara deitu zuen, eta larrialdi zerbitzuetatik Ondarroako udaltzainak bertaratu ziren portura zer gertatu zen ikuskatzera. Udaltzainek gertatutakoari buruzko akta jaso zuten.
Eguzki talde ekologistak nabarmendu duenez, ez da isuria gertatzen den lehen aldia. “Horrelako ekintzak inor zigortu gabe egiten dira. Azkenaldian, gainera, bestelako beste hainbat isuri egon dira errekan eta baita araztegitik, eta nazkatuta gaude. Egoera onartezina dela deritzogu”.
Gaineratu dutenez, gaiari erantzun bat emateko erantzukizuna duten erakundeek ez dute horren inguruan askorik egiten. “Orain hogei urte moduan gaude, berdin berdin”. Orbanari dagokionez, gaur [urriak 1] ere ikusgarri zegoen.
Gasoil orbana Ondarroako portuko uretan, gaur goizean
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.