Gaur [urriak 1]
Pertsona Adinekoen Nazioarteko Eguna dela eta,
manifestazioa egin dute Ondarroan. Bizkaiko pentsionistak martxan taldeak deitutako ekimenak
300 lagun inguru batu ditu, Alamedan. Herriko pentsionistek panakarta zabaldu dute, euren aldarrikapenekin. Pankartak honakoa jartzen zuen:
0,25 apurtu. KPI erreferentzia. Gizarte segurantza propioa. Gutxieneko pentsioa 1.080 euro. Deia 12:00etarako eginda zegoen, eta ibilbidea eta oihukatuko zituzten leloak adostu ostean, manifestazioari ekin diote. Eskariekin bat egin dutenek herriko kaleak zeharkatu dituzte
Pentsionistak aurrera eta
Jo ta ke, lortu arte leloak behin eta berriro errepikatuz.
Pentsionistak martxan taldeak aurreratu duenez, mobilizatzen jarraituko dute egoerak dirauen bitartean. Horrela, astelehenetako elkarretaratzeei eutsi egingo diete. Hortaz,
urriaren 8an, astelehena, 12:00etan, berriro batuko dira, Alamedan.
Pentsionistak martxan ekimenak antolatutako manifestazioa.