Barikuan [irailak 28] batzar irekia egin zen Ondarroako Kofradia Zaharrean, hurrengo hilabeteetan
Kamiñalden izango diren lanen berri emateko. Batzarra
Ondarroako Udalak deitu zuen, eta Zunbeltz Bedialauneta alkatea eta hiru zinegotzi egon ziren, bizilagunen kezka edota z
alantzak argitzeko.
Gaur [urriak 1] mugimendua sumatzen hasi da Kamiñalden. Izan ere, bihar [urriak 2] dira hastekotan Kamiñalde magaleko lanak, UTE Kamiñaldeko zuzendaritzaren, geologo eta topografoen eta udal arkitektoen ikuskapenagaz. Lanek
zazpi hilabete iraungo dituzte.