Zapatuan [irailak 29] Tontorramendiko igoera bertikala egin zuten, Ondarroan.
Aurrera Mendi Taldeak eta Ondarroako Gazte Asanbladak orain arteko parte hartzaile altuena eduki du. Izan ere, 2
5 lagunek eman zuten izena. Antolatzaileak poz-pozik azaldu ziren lortutako erantzunagaz eta Gaztetxe inguruan eta Tontorramendirako bidean lasterkariak animatuaz sortu zen giroagaz.
Emaitzei dagokienez, lehenengo emakumea Ainara Arrizabalaga izan zen; bigarrena, Izaskun Bedialauneta; eta hirugarrena, Maite Gutierrez. Gizonezkoen artean, Ekaitz Learzegik egin zuen denborarik onena; Aitzol Elu izan zen bigarrena, eta Ekaitz Solabarrieta hirugarrena.