Herribus zerbitzua martxan jarri dute, neguko ordutegiagaz
Herribus zerbitzua berriro martxan jarri zuten, atzo, neguko ordutegiagaz. Zerbitzua Amurrion egoitza duen Cuadrabus enpresak emango du. Cuadrabusek urtebeterako kontratua edukiko du, eta 84.490 euroan (BEZa barne) esleitu dute.Hiru enpresa aurkeztu di...
Hiru enpresa aurkeztu dira zerbitzua emateko antolatutako lehiaketara, Bustindui, Artibai eta Cuadrabus; eta azken hori aukeratu dute.
Zerbitzuak 22 bidaiari (11 jarrita eta 11 zutik) eroateko gaitasuna dauka. Gainera, ibilgailuak irisgarritasuna bermatuko duen plataforma elektrikoa dauka. Era berean, txarteldegia ere edukiko duela baieztatu dute udalean. «Modu horretara, zerbitzua erabiliko duen herritar kopuruaren jarraipen zehatzagoa egiteko aukera edukiko dugu, eta, bide batez, zerbitzua zenbateraino erabiltzen den jakingo dugu».